Centro ABA Euskadi


AUTISMOA ETA HEZKUNTZA PREMIA BEREZIETAN ESPEZIALIZATUTAKO PSIKOHEZKUNTZA ZENTROA

EZ ZAUDETE BAKARRIK

Autismoa eta beste Hezkuntza Premia Bereziak 
dituzten ikasleentzako bakarkako esku-hartzea eta  familientzako laguntza eta orientazioa

Autismoa edo neurogarapenaren beste baldintzaren bat duen haur batek ikaskuntzaren erronkei aurre egin behar dienean, erronka ez da berea bakarrik. Familiarena, gurasoena, hezitzaileena eta inguruko beste pertsona batzuena ere bada, komunikatzeko eta haurra era egoki batean gidatzeko jarraibideak ikastea premiazkoa da.

Ez zaudete bakarrik. ABA Euskadin oso kontuan hartzen dugu behar hori: ez dugu ikasleekin bakarrik lan egiten, familiekin ere bai, zuen burua ahalduntzeko eta zuen egunerokotasuneko bizi-kalitate hobea lortzen laguntzeko.

Nori lagundu diezaiokegu?

Haurraren ezaugarriak…

Nola egiten dugu lan

Ikuspegi naturalista batekin egiten dugu lan

Ikasle bakoitzaren beharretara eta helburuetara egokitutako irakaskuntza-programa indibidualizatuak diseinatzen ditugu, ABA oinarri hartuta. Irakaskuntza naturalistako estrategiak ere erabiltzen ditugu, eguneroko egoerak aprobetxatuz ikaskuntza funtzionalak eta esanguratsuak sustatzeko, bai zentroaren barruan, bai handik kanpo.

BANAKAKO ESKU-HARTZEAK

Zuekin eskuz esku egiten dugu lan

Ikaskuntzen orokortzea sustatzeko eta etxean zein eguneroko bizitzako beste testuinguru batzuetan aplikatzeko, tresna eta estrategia praktikoak ere eskaintzen dizkizuegu.

Zuen seme-alabak ikaskuntzan aurrera egin ahala, zuek ere gainditzen joango zarete haren garapenari eta hezkuntzari aurre egitean sarritan sortzen zaizkizuen oztopo, beldur eta ziurgabetasunak.

Zuen neurrira eginiko jarraibide argiekin lan egiten dugu

Psikohezkuntza prozesu osoa ABAko profesional ziurtatu eta espezializatuek egiten dute. Profesional horiek ikaskuntza-pautak diseinatzen dituzte eta haurraren ingurune naturalean esku hartzen irakasten dizuete.

Pautak aldizka ezartzen eta eguneratzen dira, zuen eta zuen seme-alabaren beharrak eta lehentasunak beti kontuan hartuta.

Familiak, beren ahotsean

Hitz egingo al dugu?

Idatzi zentroaren inguruko informazioa jaso ahal izateko