img-1

ABA Euskadi gara, zugandik eta gehien axola zaizkizuenengandik oso gertu gaude

Zure seme-alabak autismoa edo Hezkuntza Premia Bereziren bat badu, zure seme-alabaren eta zure familiaren bizi-kalitatea hobetzen lagun diezazukegu zuen etxetik bertatik

ABA Euskadi psikologo profesional talde bat da, ABA terapian eta ikaskuntzarako laguntzetan espezializatuak, autismoa edo neurogarapenaren beste baldintzak dituzten ikasleentzat.

ABA terapia aplikatzeko eta beste profesional batzuk prestatzeko ABA terapian ziurtatutako psikologo kolegiatuak gara. Gure helburua eguneroko bizitzan zailtasunak dituzten haurren eta haien hezkuntzan eta garapenean inplikatutako familia osoaren bizitza hobetzea da.

Zerk motibatzen gaitu?

puzzle comunicador terapia ABA
aba-euskadi-6

Zer nahi dugu?

Hori lortzeko zuen inplikazioa beharrezkoa dugu. Guraso edo hezitzaile zareten aldetik, ikaslearekin landuko ditugun helburuak betetzea premiazkoa izango da, emandako jarraibideak txertatuz eguneroko egoerak beraiekin batera kudeatu ahal izateko.

ITXASO ASTIGARRAGA

Haur eta Nerabe psikologoa (kolegiatua GZ02960), ABA terapian ziurtatuta (International Behavior Therapist, IBT ® -64376556) eta hezkuntza-orientatzailea. 

Psikologian graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU, 2017) eta Haur eta Nerabeen Psikologia Masterra (University of Leiden, 2019) buruturik, Herbeheretan aurkitu zuen autismoaren eta ABA munduarekiko grina. Masterreko praktikak egin eta ondoren, Reach Stichting Holland izeneko fundazioan lan egin zuen haur psikologo moduan. Bestalde, Irakasleen Prestakuntzako Masterra hezkuntza-orientazioan (UPV/EHU, 2022) ere badu, eta esperientzia garrantzitsua orientatzaile gisa hezkuntza-arloan.

Une honetan, autismoaren eta dibertsitate funtzionalaren jokabide-analitikako esku-hartzeetan aditua graduondokoa (abascool) eta gainbegiratze-praktikak egiten ari da, Jokabide-Analista gisa ziurtatu ahal izateko, International Behavior Analyst (IBA) jokabide analisiaren erakunde ofizialaren bitartez IBAO® (International Behavior Analysis Organization).

«Hezkuntzaren arloan daukadan esperientzia oso lagungarria zait ikastetxeetan HPBak dituzten ikasleekin eta haien familiekin dituzten zailtasunak ulertzeko».

GORETTI GALAÑENA

Psikologoa (kolegiatua BI05289), Jokabide-analista ziurtatua, BACB ® (1-18-30297) eta IBAO ® (31220736) eta masterra Autismoaren eta Garapenaren beste Nahasmendu batzuen Jokabidearen Analisi Aplikatua (ABA España, 2015).

IBAO ® (International Behavior Analysis Organization) erakundeko Profesionalen Batzordeko kidea da, eta espainierazko itzulpenen batzordean kolaboratzailea. 

EstudioABA erakundeko fundatzaileetako bat da, Espainiako eta Latinoamerikako jokabidearen azterketan formatzeko eta zabaltzeko. ABAko espezializazio-programen koordinatzaile akademiko gisa ere lan egiten du Antilén prestakuntza-zentroan (Txile).

«Autismoa duen haur batekin izan nuen lehen esperientzian egiaztatu ahal izan nuen ingurune naturalean egindako esku-hartzeak eragin handia izan zuela. Orduz geroztik, arlo horretan ditudan ezagutzak zabaltzen jarraitzeko lan egiten dut».

Nola lagun zaitzakegu?

Zergatik exijitu beharko zenuke beti ABA terapiako profesionalak ziurtatuta izatea?

ABA terapiari buruzko milaka ikerketa zientifiko daude, eta ebidentzian oinarritutako esku-hartze bat da. Interneten, ordea, ugari dira ABAren intrusismoa eta ziurtatu gabeko langileen eskuetan dauden zerbitzu-eskaintzak. Praxi txar honek ondorio negatiboak izan ditzake zure semearen edo alabaren garapenean. Psikologo profesional gisa, ez dugu hau aholkatzen.

Familiak, beren ahotsean

Eman zure semearen edo alabaren ongizaterako lehen urratsa

Konpromisorik gabeko balorazio-saio bat eskatu, nola lagun zaitzakegun aztertzeko