Bi aukera dauzkagu, Durangoko zentroan edo zuen etxean. Etxeko zerbituzan, esku-hartzea ikaslearen testuinguru naturalean egiten da, hau da, familiaren etxean. Helburuen arabera, kalean ere egiten dugu lan, parkean…ikasle bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Teniseko edota igeriketa klaseetara, ile-apaindegira, dentistarengana, etab. ere joan gaitezke adibidez, zailtasunak eta landu beharreko helburuak erreparatuz beharrezkoa dela ikusiko bagenu.
Saioen maiztasuna eta iraupena familiaren eta ikaslearen beharren araberakoak dira; hala ere, gutxienez ordubete eta 30 minutu irauten dute. Maiztasunari dagokionez, zentroan gutxienez astean bi saio dira.
Zentroko kasuan, ikaslea bakarrik egongo da profesionalarekin saioetan. Hala ere, bi kasuetan, zentroan baita etxeetan, ezinbestekoa da gurasoen parte-hartzea; familia prozesu terapeutikoaren parte da hasieratik. Familia-jarraipeneko saioak antolatzen dira, jarraibide espezifikoak emateko eta lortu nahi diren helburu espezifikoak batera adostu eta aurrera eramateko.
Jokabide Aplikatuaren Analisia (ABA, ingelesez) ebidentzian oinarritutako esku-hartzea da, eta autismoa eta beste neuro-garapeneko baldintzak dituzten haurrekin duen eraginkortasuna frogatu du, eguneroko trebetasun garrantzitsuak eskuratzen eta jokabide desegokiak edo disruptiboak murrizten laguntzen baitie. Haurrarekin ingurune naturalean pausoz pauso lan egiten duen esku-hartze modu bat da, bere ikaskuntza bere ezaugarri indibidualen, arazoen eta erronken arabera indartuz.
ABAren bidezko irakaskuntza eta esku-hartzea autismoa eta neurogarapeneko beste baldintza batzuk dituzten haurrei laguntzeko erabiltzen dira, eta haien eraginkortasuna ikerketa zientifiko askok babesten dute. Hala ere, ABA esku-hartze bat behar bezala prestatuta eta ziurtatuta ez dagoen profesional batek egiten badu, kaltegarria izan daiteke eta ez da jardunbide egokitzat hartzen.
Horregatik, oso garrantzitsua da ABA zerbitzuak eskaintzen dituen profesionalak dagokion ziurtagiri ofiziala izatea eta erakunde eskudunaren erregistroan inskribatuta egotea.