Ikasleek zuen ikastetxean igarotzen dute beraien egunaren zati handi bat. Hor egiten diete aurre egunero ikaskuntzako, bizikidetzako eta garapen pertsonaleko erronkei. Askotan zaila egiten zaizue autismoa edo beste HPBak batzuk dituzten haurren beharrei nahi duzuen sakontasunarekin erantzutea eta orientatzaile, PT eta batez ere hezitzaileok egunerokotasunean erronka askori egiten diozue aurre.
ABA Euskadin aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen dizuegu. Bertan, HPBak dituzten ikasleekin eskola-testuinguruan sor daitezkeen zailtasunak ebaluatzen ditugu, eta zure ikastetxeak horiei aurre egiteko behar dituen jarraibideak garatzen eta gainbegiratzen ditugu.
Ondorengo ezaugarriak dituzten ikasleekin lan egiten duten profesionalei:
Zerbitzu honen helburu nagusia irakasle-taldeari ABA ikuspegitik ikasturte osoan zehar aholkularitza teknikoa ematea da, laguntzak eta esku-hartzeak behar bezala inplementatzen direla bermatuz, arreta pertsonalizatua eta gertukoa eskainiz. Aholkularitzak zerbitzu hauek barne hartzen ditu:
Ebidentzia zientifikoak babesten du haren eraginkortasuna: Jokabide Analisi Aplikatuaren (ABA, ingelesez) autismoa edo beste HPBak dituzten ikasleekin eragin positiboa izan duela erakutsi duen esku-hartzeetako bat da.
Prozesu terapeutikoaren eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, ezinbestekoa da ABAn ziurtatua dauden eta elkargokide diren profesionalak izatea.
«Itxaso eta Gorettirekin lanean hasi ginenean, gure semea ez zen portaera-jarraibide soilak jarraitzeko gai, eta eskolan arazoak zituzten beren zereginetan zentratu ahal izateko. 10 hilabete geroago bere aurrerapenak nabariak izan ziren, irakasleek eta ikaskideek berekin gozatu ahal izan baitute, bai eskolan bai gizartean aurrerapen handia egin du».
Informazio gehiago nahi? Jarri zaitez gurekin harremanetan eta zure ikastetxearen beharretara egokitutako zerbitzua adostu dezakegu.