Etxez etxeko ABA terapia, autismoa eta bestelako Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrentzat
Zergatik aukeratu ABA esku-hartzea etxean?
ABA Euskadin esku-hartzeak etxean egitearen aldeko apustua egiten dugu, hor egiten baitiezue aurre zuen seme-alabek eta zuek eguneroko erronkei: jokabide disruptiboak, zurruntasunak edo malgutasunik ezak, zailtasunak autonomia pertsonalean, komunikazioan, etab.
Etxean
Urratsez urrats
Bere lorpenak eta autoestimua indartuz
URRATSEZ URRATS LAN EGINGO DUGU. Zure seme-alabak ahalik eta potentzial handiena lor dezan, helburuak erraz bete daitezkeen zeregin txikietan banatzen ditugu. Aurrerapenak egin ahala, zeregin horiek kateatu egiten dira. Esku hartzeko modu horrek ikaslearen eskakizun-maila doitzea ahalbidetzen du, ikaslearen frustrazioa murriztuz eta autoestimua indartuz.
Eskola-helburuak eta kontzeptu akademikoak lantzen ditugu, eta eguneroko bizitzako testuinguru naturaletan integratzen ditugu (adibidez, naturan zehar egindako ibilaldi batean objektuak kontatuz, osagaiak neurtuz sukaldaritzan eta abar).
Kontzentratzeko eta arreta mantentzeko gaitasuna garatzen, ikasteko estrategiak, arazoen ebazpena edota memoria gaitasuna garatzen laguntzen dugu.
Haurrak emozioak ulertzeko eta adierazteko, kausa-efektu harremanak ulertzeko eta aurre hartzeko lan egiten dugu.
Modu independentean jolastu ahal izatea sustatzen dugu, jolas irudimentsuak sortzeko trebetasunak eskuratzea, jolaserako agertokiak, istorioak eta abar sortzea.
Zure seme-alabaren eta haren ingurune naturalaren ongizate orokorra oztopatzen duten portaera horiei guztiei aurre egiten diegu (oihuak, bultzadak, zurruntasunak, malgutasunik eza, frustrazioa, jokabide autolesiboak…).Ikasleei zein erreferentziazko pertsonei estrategiak irakasten zaizkie jokabide horiek murrizteko eta egokiagoak diren beste batzuekin ordezkatzeko.
«Norengana jo posible izatea eta haurraren beharretan lagunduko dizun norbait izatea lasaitasuna da! Telefonoa hartu eta "aizu hau gertatzen ari da, nola helduko diogu?" esan ahal izatea. Zure semea esku onetan dagoela jakitea!».
M. A.