IMG_5614

Ez zaudete bakarrik

Autismoa eta beste Hezkuntza Premia Bereziak 
dituzten haurren familiei laguntza

Autismoa edo neurogarapenaren beste baldintzaren bat duen haur batek ikaskuntzaren erronkei aurre egin behar dienean, erronka ez da berea bakarrik. Familiarena, gurasoena, hezitzaileena eta inguruko beste pertsona batzuena ere bada, komunikatzeko eta haurra era egoki batean gidatzeko jarraibideak ikastea premiazkoa da.

Ez zaudete bakarrik. ABA Euskadin oso kontuan hartzen dugu behar hori: ez dugu ikasleekin bakarrik lan egiten, familiekin ere bai, zuen burua ahalduntzeko eta zuen egunerokotasuneko bizi-kalitate hobea lortzen laguntzeko.

Nori lagundu diezaiokegu?

Haurraren ezaugarriak…

Nola egiten dugu lan

Ikuspegi naturalista batekin egiten dugu lan

Zuen seme-alabaren ingurune naturala lehenetsiz diseinatzen ditugu estrategiak eta inplementatzen ditugu irakaskuntza-programak. Hau da, bere etxea eta familia-testuingurua.

Zuekin eskuz esku egiten dugu lan

Tresnak eta estrategiak erabiltzen ikasten joan zaitezten eta zuen seme-alaben indarguneak indartzeko aukera emango dizueten trebetasunak eskura ditzazuen. Zuen seme edo alabak ikaskuntzan aurrera egiten duen heinean, haien garapenari eta hezkuntzari aurre egiterako orduan hain maiz erasotzen zaituzten oztopo, beldur eta segurtasun falta horiek zuek ere gainditu ditzazuen laguntzen dizuegu.

Zuen neurrira eginiko jarraibide argiekin lan egiten dugu

Gure prozesu terapeutiko guztia ABAn espezializatutako profesional ziurtatuen laguntzarekin egiten da. Profesional horiek ikaskuntza-jarraibideak diseinatzeaz eta haurraren testuinguru naturalean esku hartzen irakasteaz arduratzen dira. Jarraibideak aldian-aldian ezarri eta eguneratzen dira, betiere zuen eta zuen seme-alaben beharrak eta lehentasunak kontuan harturik.

Familiak, beren ahotsean

Hitz egingo al dugu?

Konpromisorik gabeko balorazio-saio bat erreserbatu